Gipuzkoako Dantzari Profesionalen Elkarteak antolatuta, Dantzaren hilabetea egingo dute Gipuzkoako zenbait herritan, eta horietako bat Errenteria-Orereta izango da. Hala, apirilaren 22tik 26ra hainbat dantza ikastaro emango dituzte, Niessenen.
Dantza klasikoko ikastaroa Angel Rodriguezek emango du; jazz dantza Fernando Lazarok eta flamenkoa Kelian Jimenezek. Horien gaineko informazio gehiago
www.gipuzkoadantza.org-en aurki daiteke.