Irrien Lagunei Arramendiko baratzea egokitu zaiela eta, antolaketa zehazteko bilera bat egingo dute bertan parte hartzeko interesa agertu duten gurasoekin. Ostiral honetan izango da, hilak 4, 18:30etik 20:00etara, Xenpelar Etxean.
Irrien Lagunek zehaztu dutenez, antolaketa eta zainketaren gaineko zalantza batzuk sortu zaizkie, eta hori dela eta, deitu dute bilerara.
Oraindik izena eman ez dutenek aukera izango dute konpromisorik gabe egiteko
oarsoirriak[abildua]gmail.com posta elektronikoan.