https://www.youtube.com/watch?v=Sgk96VUsaSs
Zazpit'erdi eta Rouge Elea taldeen eskutik, ikuskizun bat iritsiko da Errenteria-Oreretara igande honetan, apirilak 6: Biutz. 19:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Zirkua, bideoa eta zuzeneko musika uztartu dituzte lan horretan.
Mugen gaineko hausnarketa egingo dute, ‘Biutz’ ikuskizunean
Zazpit’erdi eta Rouge Elea taldeen eskutik, ikuskizun bat iritsiko da Errenteria-Oreretara igande honetan, apirilak 6:
Biutz. 19:00etan hasiko da Errenteria Hiria Kulturgunean. Zirkua, bideoa eta zuzeneko musika uztartu dituzte lan horretan.
Ceuta (Espainia) eta Marokoko lurraldeetara egindako bidaian jasotako materialen bidez osatu dute lana: irudiak, soinuak, jendearen hitzak eta esperientziak. Antolatzaileek adierazi dutenez, Corine Cella dantzari eta zirku artistak gorputzaren eta airezko tresnak erabiltzen ditu hainbat sentsazio helarazteko. Bideoa David Aguilar eta Pello Gutierrezek egin dute, eta musika Ander Fernandezen lana izan da; gitarra eta ahotsa nahastu ditu.
“Mugaren ideiaren inguruan hausnartu eta hauen inguruan pilatzen diren sentsazioak” helarazi nahi dituztela gaineratu dute antolatzaileek.