Kultur Etxea zine areto bilakatuko da ostiralean Laburbira zirkuituarekin

'Aio' film laburraren une bat

‘Aio’ film laburraren une bat

Aurten 11. edizioa du Euskaltzaleon Topagunearen Laburbira zirkuituak, eta Hondarribiko Kultur Etxea bisitatuko du ostiral honetan, hilak 4, 20:00etan. Lehen aldia izango da Denda kaleko areto nagusia zine gela bilakatzen dena. Orotara, zazpi film labur proiektatuko dituzte, beste horrenbeste zinegilerenak. Hala, “2013an ekoitzitako euskarazko film labur azpimarragarri batzuk ezagutzeko aukera emango du”, esan dute Topaguneko arduradunek. Martxoaren 14an hasi zen aurtengo Laburbira, Sondikan eta Atarrabian, eta hilaren 12an amaituko da, Parisko Euskal Etxean eta Berriozarren. Bidean, 30 geldialdi egingo ditu, gehienak, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroan. Oarso Bidasoan Hondarribia izango da Laburbirak bisitatuko duen herri bakarra, ostiral honetan.

Laburbira 2013. Filmak

  • Abuztua. Peio Gutierrez.
  • Aio. Asier Sustaeta.
  • Euskaldun berriaren esketxa. Kepa Errasti.
  • Irudi Mintzatuen Hiztegi Poetikoa. Aitor Gametxo, Maider Fernandez eta Maria Elorza.
  • Marylin. Iñaki Beraetxe.
  • Plaza bakarra. Mediaworks 3.0.
  • Marylin. Sormenaren bide ezkutuak.
http://vimeo.com/85436250
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.