Sare sozialen eta bere arriskuen inguruan hitz egin dute bihar
Sare sozialak eta bere arriskuak izenburupean hitzaldia izango da Haurtzaro Ikastolan. Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako gurasoei zuzenduta badago ere, guraso guztiei irekita dago. Lehen kontaktua adin horietan hasten dutelako zuzendu diete horiei hitzaldia. Saioa ikastolako jantokiko bigarren solairuan izango da bihar, 17:30ean.