Bigarren eskuko azoka hartuko du bihar Saldisek
Karlos Saldise plazan izango da, 10:00etatik 14:00ak arte
Bigarren eskuko azoka egingo dute bihar goizean Karlos Saldise plazan. Goizeko 10:00etatik 14:00ak bitartean bitxiak, arropa eta oinetakoak, diskoak, liburuak eta haurrentzako jolasak erosteko aukera izango dute, besteak beste, bertara biltzen direnak.Erosteko bezala, herritar orok du erabilitako objektu eta bestelakoak saltzeko aukera. Udaletxeko 943 52 46 50 telefonora deituta eskuratu daiteke, doan, postua jartzeko baimena.