Estatuen esku hartzeak gaitzesteko elkarretaratzeak deitu ditu Kontseiluak Errenteria, Lezo eta Oiartzunen
Hilaren 9an elkarretaratzeak deitu ditu Euskararen Gizarte Erakundeen Kontseiluak estatuen esku hartzeak gaitzesteko Euskal Herriko hamabi herrietan. Horien artean, Errenteria, Lezo eta Oiartzunen bat egin dute elkarretaratzearekin. Asteazkenean egin zuen agerraldia Kontseiluak Tolosan. Kontratazioetarako hizkuntza irizpideak direla eta Espainaiako Gobernuak Euskal Autonomi Erkidegoan duen ordezkari Carlos Urquijoren errekerimenduak jaso dituzten hainbat udalerritako euskalgintzako kideek lagunduta agertu zen Paul Bilbao KOntseiluko idazkari nagusia.
Euskararen normalizazioa helburu duten neurriak babestu eta estatuen esku hartzea salatzeko datorren asteazkenean egingo diren elkarreteratzeetan parte hartzera deitu zituen herritarrak Kontseiluko kideak. Oarsoaldeko hiru herriekin batera, Arrasaten, Basaurin, Bergaran, Galdakaon, Lekeition, Ondarroan, Otxandion, Tolosan eta Zarautzen egingo dute.