Gipuzkoako Batel Txapelketa, bihar eta etzi San Pedron
Gipuzkoako Liga bukatuta, txapelak banatzeko garaia iritsi da orain bateletan. Bihar egingo dira San Pedron Gipuzkoako Txapelketako kanporaketak, 16:30etik aurrera. Hortik ateratzen diren onenek finalak jokatuko dituzte etzi (igandea) 11:00etatik aurrera. Oarsoaldeko batelek txapelak lortzeko aukerak dituzte, San Juanek seniorretan eta Hibaikak emakumeen gazteen kategorietan batik bat.