Gipuzkoako batel txapelketa San Pedron
Bihar jokatuko da San Pedron Gipuzkoako batel txapelketarako sailkapen estropada. 16:30etan hasiko da estropada. Sailkatzen diren batelek, igandean lehiatuko dira, 11:00etatik aurrera. San Junek bost batel aterako ditu lehiara; lau San Pedrok; Illunbek lau eta Hibaikak sei.