Trintxerpe eta Sanpedrotarraren arteko derbia, igandean
Pasaitarrek derbia jokatuko dute igandean Herreran, 16:00etatik aurrera. Trintxerpek Sanpedrotarraren kontra jokatuko du, eta zuri urdinak, ustez faborito diren moreei kontra egin eta hiru puntuak poltsikoratzen saiatuko dira. Sailkapenaren bosgarren postua da orain Sanpedrotarra, eta hamalaugarrenean Trintxerpe.
3. Mailan, Pasaiak Gernikaren kontra jokatuko du igandean, kanpoan, eta azkenik, Igoera Fasea jokatzen ari den Pasaia Hondarribiaren kontra jokatuko du, igandean, 17:30etik aurrera, Fanderian.