Trintxerrek partida erabakigarria du Atletico San Sebastianen kontra
Hil hala biziko partida du Trintxer Hockey taldeak, bihar, 16:30etik aurrera, Bera-Beran, Atletico San Sebastianen kontra. Trintxerpetarren kontrario zuzenak dira donostiarrak, eta aurkari zaila, baina Trintxerpek derrigorrez irabazi behar du partida Ligaren lidergoari eutsi nahi badio. Hamasei punturekin taularen buruan da Trintxerpe une hauetan; bigarren taldea RGC Covadonga da, hamabi punturekin, eta hirugarrena Atletico San Sebastian, hamaikarekin.