Txori kantuak ezagutzeko aukera dago etzi, Arditurritik

Oiartzungo Arditurritik abiatuta txori kantuak ezagutzeko ibilaldia egingo dute etzi (igandea). 10:30ean abiatuko da bisita gidatua, Mikel Olanok emango ditu azalpenak, eta adin guztietako pertsonei zuzendutako jarduera da. Prezioa 5 eurokoa da pertsonako; taldeek eta 5-12 adin tarteko haurrek 3 euro ordaindu beharko dituzte. Txorien gaiarekin lotuta, hilaren 14ra arte Txoriak izeneko erakusketa jarrita egongo da Arditurriko Parketxean. Ordutegia honakoa da:
  • Astelehenetik-ostiralera (erreserba egiteko deitu behar da): 10:00etatik 14:00etara.
  • Larunbatetan: 10:00etatik-14:00etara, eta 16:00etatik 18:00etara.
  • Igandeak: 10:00etatik 14:00etara.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.