V. mendi lasterketa San Pedron
Datorren asteko larunbatean, hilaren 12an, V. Mendiko Herri Lasterketa korrituko dute San Pedron, Trintxerperko Klub Atletikoak antolatuta. Lasterketa San Pedroko pilotalekutik abiatu eta herriko kaleak zeharkatuta farorako bidea hartuko dute korrikalariek hilerritik gora. Handik Herri Ametsa ikastolara hartuko dute eta Karpanta zubiraino joango dira. Antolatzaileek zehaztu dutenez, ibilbideak 13 kilometro ditu eta bidearen %85 lurra eta harri tartean da, eta %15 asfaltotik.
Probak 13 kilometro ditu eta lasterketa 17:00etan hasiko da. Gipuzkoako batel txapelketako lehen jardunaldia, bihar, San Pedron