Bihar eta etzi, Irungo kontserbatorioko ikasleen kontzertuak

Irungo Musika Kontserbatorioko ikasleek bi kontzertu emango dituzte aste honetan. Lehena bihar izango da (asteartea), eta hiritik kanpora aterako dira Beran (Nafarroa) kontzertua emateko, soka orkestra zehazki, Julio Bravok zuzendua. Etzi (asteazkena), kontserbatorioko agerraldi aretoan bertan izango da emanaldia, kasu honetan kontserbatorioko orkestra sinfonikoarena, Raffaela Acellak zuzendoa. 20:00etan hasiko da kontzertua, eta zinemako musika izango du oinarri emanaldiak. Alain Aierdi kontserbatorioko irakasleak baritono lana egingo du abesti batean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.