San Pedro eta San Martzial jaietarako proposamenak egin ditzakete herritarrek

Irundarrek gustuko dituzten ekitaldiak sar daitezen eska dezakete San Pedro eta San Martzial jaietarako. Talde, eragile nahiz norbanakoek egin ditzakete proposamen horiek. Hilaren 25a da horiek jakinarazteko epe muga, eta Kultura eta Kirol sailaren bulegoetara aurkeztu besterik ez dago horiek helarazteko. 943 50 54 07/08 da sail horren telefono zenbakia. Posta elektronikoz ere bidal daitezke ekitaldien proposamenak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.