Hiztegia aurkeztuko du gaur Ttur-tturrek Oiartzueraren Astearen barruan

Aste osoan zehar Oiartzueraren astea izango da Ttur-ttur Euskaltzaleon Bilguneak antolatuta. Horren barruan hainbat ekitaldi izango dira; gaur, hiztegiaren aurkezpena. Oiartzuarren Baitan egitasmoaren barruko lanketatik egin dute hiztegia eta orain jendaurrean jartzeko momentua iritsi da. Aurkezpena udaletxeko areto nagusian izango da, 18:30etik aurrera. [box]Egitaraua
  • Apirilaren 8a, asteartea. Hiztegiaren aurkezpena eta luntx ttiki bat. Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
  • Apirilaren 9a, asteazkena. Euskararen kate hautsiak liburuaren aurkezpena eta mahai ingurua. Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
  • Apirilaren 10a, osteguna. Ogiyik karri etzun semia antzezlana. Udaletxeko areto nagusian, 18:30ean.
  • Apirilaren 11, ostirala. Hikalaguneko hastapen ikastaroa, giro informalean. Manuel Lekuona bibliotekan, 18:30ean.
  • Aste guztian zehar (apirilaren 7tik 13ra). Euskara, ospeletik eguterara erakusketa. Udaletxeko areto nagusian, 09:30etik 14:30era eta 17:00etatik 20:00etara. [/box]
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.