Hilaren 14ra arte kontsultatu daiteke hauteskundeetarako errolda
Maiatzaren 25ean Europako Parlamentuko hauteskundeak izango dira, eta Errenteriako Udalak jakinarazi duenez, hilaren 14ra arte (astelehena) kontsultatu ahal izango da errolda udaletxeko erregistro orokorrean.
Epe horretan egin ahal izango dituzte erreklamazioak zerrendan agertzen ez direnek edo okerreko datuak dituztenek. Zentzu horretan, azken hauteskundeetatik etxebizitza edo helbidea aldatu dutenei edo adin nagusitasuna eskuratu duten herritarrei begiratzea gomendatu die udalak.