Ikurrinak, Foru plazan
Espainiako bandera jartzeko aginduaren aurrean, herriaren lehen erantzuna Errenteria-Orereta ikurrinaz jostea izan da. Hala, herriko zenbait txokotan ikus daitezke
Independentzia jartzen duten ikurrinak.
Larunbatean, hain zuzen, ikurrina igoeraren ekitaldia egingo dute, Gabierrotan, 12:00etan.
Aurretik, plaka bat jarriko dute udaletxean, Espainiako bandera jartzearen aurkako Udalbatzaren erabakia adierazten duena. Hori 11:30ean izango da.