Ostegunean Muaran batzarra egingo du Hondarribia Herria Aurrera talde berriak
Hondarribia Herria Aurrera taldeak batzarra egingo du ostegunean, hilak 10, 19:30ean Muaran, “aurrera begira zer egin aztertzeko”. Bilera irekia dela esan dute eta ezker abertzaleko kide guztiei luzatu diete bertara joateko gonbidapena. Sorturekin ez jarraitzea erabaki zuten herriko ezker abertzaleko kideek eratu dute Hondarribia Herria Aurrera taldea.