Altzari bilketa egunak aldatuko dituzte hil honetan eta maiatzetan

Altzari bilketako egunak jai egunekin bat egiten dutenez (hilak 17 eta maiatzak 1), udalak zerbitzu honen egutegian aldaketak egin ditu. Hala, bilketa egunak hilaren 24a, maiatzaren 8a eta maiatzaren 22a izango dira. Ekainean, berriz ere ohi bezala hilabeteko lehendabiziko eta hirugarren ostegunean izango da altzari bilketa. Udalak gogorarazi du dohainik eskaintzen duen zerbitzua dela, baina baliatu ahal izateko aldez aurretik Atez ateko Bulegora deitu behar dela: 900 49 11 11.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.