Errenteria eta Antxo zeharkatuko ditu Behobia Donostia lasterketak

Ibilbide aldaketa iragarri dute gaur 2014ko Behobia Donostia lasterketarako. Iragarritako aldaketek bete-betean eragingo diote eskualdeari. Izan ere, korrikalariek Errenteria-Orereta eta Pasai Antxo zeharkatuko dituzte aurrerantzean, eta ez orain arte bezala Lezo eta portua. Lehen, Trintxerpetik igotzen ziren korrikalariak Mirakruzera, eta, aurten, Herreratik egin beharko dute. Trintxerpetik gorako aldapa handiagoa da, eta Herreratik gorakoa ez da hain aldapatsua, baina bai luzeagoa. Irteera ere metro batzuk aurreratu dute.  Aldaketekin lasterketak hogei kilometro izatea lortu dute, zehatz-mehatz.  Ibilbidearen aldaketa herri lasterketaren 50. ediziorekin bat egingo du. Gaur egin duten aurkezpenean izen-ematea
Argazkia: Pello Ibarguren

Argazkia: Pello Ibarguren

maiatzean irekiko dutela iragarri dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.