Udalekuetarako matrikulazio epea zabalduko dute hilaren 28an

Lezoko Udaleko Euskara eta Kultura sailak antolatzen dituen udalekuetarako matrikulazio epea zabalduko dute hilaren 28an eta interesdunek maiatzaren 9a arte izango dute izena emateko aukera. Horretarako Euskara eta Kultura sailera jo beharko dute matrikula egitera edo Lezoko Udalaren web orrira sartu. Hiru eta hamar urte arteko haurrei begirako jarduera da (2004 eta 2011 artean jaiotako haurrei begira). Uztailaren 1etik 30era izango dira udalekuak 9:30etik 13:30era eta taldea sortuko balitz haurtzaindegi zerbitzua jarriko duela udalak jakinarazi dute 8:00etatik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.