'7 mugarri' erakusketak, eskulturak ikusgai
Larunbatean zabalduko dute erakusketa berria Xenpelar Etxean. Oraingoan, eskulturak ikus ahal izango dira. Javier Olaizolak egin ditu, eta 7 mugarri izena jarri dio. Horien barruan sartzen dira, errespetua, kontzientzia, zuzentasuna, konfiantza, duintasuna askatasuna eta komunikazioa.
Eskultura horiek topagune izan nahi dutela aurreratu dute antolatzaileek, “hausnartzeko, eta geuregan eta gure kidearengan konfiantza berreskuratzeko”.
Erakusketa hilaren 26ra arte egongo da zabalik. Xenpelar Etxea astelehenetik larunbatera dago zabalik 17:30etik 20:30era.