
Errepublika eguna
Apirilaren 14ko Errepublika Eguna egun bat aurreratuko dute, Errenteria-Oreretan, eta sistema hori defendatuko dute “herritarren eskubideen aldeko bilgune bezala”. Etzi (igandea), horrenbestez, hainbat ekintza egingo dituzte Errenteria-Oreretan.
Egun horretan egungo egoera salatuko dute, osasungintzaren pribatizazioa, pentsioen murrizketak, emakumeen eskubideak urratzen dituzten legeak, ustelkeria, etxe kaleratzeak… Haatik, etxebizitza eskubidea edo memoria historikoa defendatuko dituzte.
Horren aurrean, Errepublika ezartzeko eskatu dute Pikoketa Oarsoaldeko talde errepublikanoak, elkarbizitzarako antolakuntza politiko egokiena dela iritzi dio. Monarkia, berriz, anakronikoa eta inposatua izateaz gain, egungo egoera ekonomiko eta soziala bultzatu duenen aldean dagoela kritikatu du.
Zentzu horretan, herritarrei etxeko balkoietan bandera errepublikanoa jartzeko deialdia zabaldu diete.
[box]
Egitaraua
- 13:00: Elkarretaratzea, Alabergako biribilgunean, eta jarraian, kalejira, Herriko Plazara
- 13:30: Rosa Garcia Lizarragak (90 urte ditu) ikurrina eta bandera errepublikanoa jarriko ditu Herriko Plazan.
- Jarraian: Luntxa eta brindisa egingo dute.
[/box]