Manu Gagne eta Jon Patxe Errenteria Musikaleko ikasleak
Hilaren 4, 5 eta 6an egin zuten Bilbon VIII. Euskadiko Musikari Gazteen Lehiaketa, eta Errenteria Musikaleko bi ikasle aurkeztu ziren Perkusio A Mailan. Biak sariarekin bueltatu ziren Errenteria-Oreretara: Manu Gagnek lehenengo saria eskuratu zuen, eta Jon Patxek bigarrena.