Larunbatean triki poteo olinpikoa egingo dute Portua auzoan

Bihar, larunbata, herri olinpiadetako poteoa egingo dute Portuan. “Larunbat arratsalderako trikitixa eta panderoak prestatzen ari gara San Pedro kaletik olinpiadetako triki-poteo ofiziala egiteko, herrian giro ona sortzeko helburuarekin”, azaldu du batzorde olinpikoak. Ez dute esan zein ordutan eta non hasiko diren, baina zehazten dutenean olinpiadetako Facebook orrian jakinaraziko dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.