Abaraxkak hurrengo bi asteetan bere ibilbidea jarraituko du

Abaraxka ibiltariak hilaren 26ra bitarte hainbat jarduera antolatu ditu. Ludotekako bazkide ez diren haurrek ere parte har dezakete. Egitaraua:
  • Hilak 14, astelehena: Scoot eta skate saioa eta erakustaldiak. Doneztebe plazan, 16:00etan.
  • Hilak 15, asteartea. Merienda motak, elikaduran aditu den batekin. Abaraxkan, 17:00etan.
  • Hilak 16, asteazkena. Txalaparta ikastaroa. Soinuenean, 17:00etan.
  • Hilaren 22tik 25era, asteartetik ostiralera. Sormen tailerra. Abaraxkan, 17:00etan.
  • Hilak 26, larunbata. Maddi eta Antton antzezlana. Udaletxeko areto nagusian, 17:00etan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.