Ohorezko Mailako taldeak Lagun Onakekin berdindu zuen larunbatean Hondartza futbol zelaian (1-1). Postu bat irabazi du baina jaitsieratik bi puntura dago. Ostegun santuan Aurrerarekin atzeratutako partida jokatuko du Hondartzan, 12:00etan. Irabaziz gero arnasa hartuko dute berdeek.
Ohorezko Mailako Hondarribia taldeak Lagun Onakekin berdindu zuen larunbatean Hondartza futbol zelaian (1-1). Taldeak duen beharra ikusita etxean sailkapeneko azkenari ez irabaztea gutxi dirudi, baina kontuan izanik atzeko askok galdu dutela, gaitzerdi. Lau partiduren faltan Lagun Onak eta Getariako Keta dagoeneko jaitsi dira Preferentera eta beste postu bat dago jokoan. Postu horrentzat gutxienez bost hautagai daude (Bergara, Vasconia, Zarautz, Touring eta Hondarribia), baina Beti Gazte eta Ostadar ez daude erabat lasai.
Gauza bera esan daiteke Hondarribiaz, baina osteguneko partida irabaziko balu, jaitsieratik bost puntura jarriko litzatekeelako. Aurreraren kontra atzeratutako partida jokatuko du Hondarribiak ostegun santuan, etxean, 12:00etan. Aitzakiarik ez dago berdeei animatzera ez joateko. Eskertuko dute.
Ohorezko Maila. Azken postuak
- 10. Ostadar. 37 puntu.
- 11. Beti Gazte 36 puntu.
- 12. Hondarribia. 33 puntu.
- 13. Touring. 33 puntu.
- 14. Zarautz. 31 puntu.
- 15. Vasconia. 30 puntu.
- 16. Bergara. 29 puntu
- 17. Getariako Keta. 21 puntu.
- 18. Lagun Onak. 19 puntu.