Igoera faserako sailkapena bermatu dute Oiartzungo neskek

Atzo erakustaldi bikaina eman zuten OKE Bigarren Mailako emakumeek. 11-0 irabazi zioten Mondragon taldeari Karla Lekuona zelaian. Emaitzak dena esaten du, epailearen hasierako txistutik bukaera arte Oiartzunek igoera faserako sailkapena bermatu zuten golei eta egindako joko onari esker. Bi partida gelditzen dira liga bukatzeko. Hurrengo partida apirilaren 27an izango dute Añorgaren kontra eta maiatzaren 4an Reocin hartuko dute etxean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.