Irungo Udalak jakinarazi du hainbat zerbitzu publikotan aldaketak izango direla, Aste Santuko oporraldia dela eta. Honakoak dira aldaketa horiek:
- Herritarren Arreta Zerbitzuaren (HAZ) bulegoa: hilaren 17tik 21era (biak barne) itxita egongo da. Baina bertako nahiz Azken Portuko terminalak martxan egongo dira.
- 010 telefonoa: hilaren 17tik 21era (biak barne) ez da martxan izango. hilaren 19an izan ezik (larunbata da): egin horretan 08:30etik 13:30era jasoko dituzte deiak.
- Udal liburutegia: hilaren 17tik 21era itxita egongo da.
- Azken Portu eta Artaleku kiroldegiak: hilaren 17tik 21era goizeko ordutegian soilik irekiko dituzte, 09:00etatik 14:00etara. Gainontzeko egunetan ordutegi normala izango dute.