Asteburuan Guadalupeko gotorlekura bisitak egingo dituzte

Asteburu santuan ordubeteko bisita gidatuak egingo dituzte Guadalupeko gotorlekuan, larunbat, igande eta astelehenean, 11:00etan. Arma Plaza Fundazioak esan du ezinbestekoa dela aldez aurretik izena ematea: “Erreserbak bezperako eguerditan itxiko dira”. Modu hauetara egin daiteke: Arma Plaza Interpretazio Zentrora joanez, 943 64 36 77 telefono zenbakira deituz edo posta elektronikoz. Bisitak sei euro balio du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.