Datorren asteartean hasiko dira lanak Arrantzale Auzoan

Datorren asteko asteartetik hasita, bi hilabetez ezingo da autoz sartu Arrantzale Auzora. Dagoeneko bizilagunei abisua eman zaie eta egun hori baino lehenago atera beharko dituzte ibilgailuak auzunetik.

Hilaren 22an Arrantzale Auzoa itxiko dute ibilgailuentzat, San Pedro kalea berriro hiritartzeko lanen azken faseari ekiteko. “Errepidea nahitaez altxatu egin behar da kaleko 73. zenbakitik aurrera, lurpeko azpiegiturak berritu eta berriritartzea egin asmoz. Hortaz gain, Zuloaga kaleraino doan bidea berriro urbanizatuko da San Pedro kaleko irizpide bera jarraituz”, azaldu du udalak. Datorren asteko asteartetik hasita, bi hilabetez ezingo da autoz sartu Arrantzale Auzora. Dagoeneko bizilagunei abisua eman zaie eta egun hori baino lehenago atera beharko dituzte ibilgailuak auzunetik.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.