Ekainaren 8ko giza katerako metroak eros daitezke dagoeneko

Ekainaren 8an egingo den erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katerako metroak salgai daudela gogorarazi du Gure Esku Dago Irungo plataformak. Horretarako, asteazkenetan (18:00-21:00) eta larunbatetan (10:00-12:00) Kale Nagusiko 5. zenbakira hurbiltzeko dei egin du kolektiboak. Hazia tabernan edo facebook bidez ere egin daitekeela adierazi dute taldeko kideek. Metroak bost euroan izango dira salgai.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.