Gure Esku Dagok mahaia jarriko du asteburuan San Pedro kalean

Gure Esku Dagoren Hondarribiko taldeak mahai informatiboa jarriko du larunbat eta igande eguerdian San Pedro kalean. Ekainaren 8an Durango eta Iruñea artean egingo den giza-kateko metroak salduko dituzte (5 euroan), baita Gure Esku Dagoren kamisetak ere. Hondarribiko taldearekin harremanetan jarri nahi duenak Facebook orria-ren bitartez egin dezake, edo asteburuan mahaira hurbilduz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.