Sendabelar ikastaroa antolatu du Intxixu Herri Kultur lantaldeak, hamazazpigarrenez

Sendabelarrei buruzko ikastaroa antolatu du hamazazpigarrenez Intxixu Herri Kultur Lantaldeak . Maiatzaren 3an hasita, larunbatero egingo dute ikastaroa parte hartzen dutenek, eta ekainaren 3an egindako lana Oiartzungo kontzejupean erakutsiko dute herri azokaren barruan.
  • Maiatzak 3: Aurkezpena eta norberaren helburu zehatzak. Ikastaroaren edukia eta azalpenak: Material banaketa. Arrasku eta Portuberriko amonekin ukendu eta osasun irakaspenak.
  • Maiatzak 10: Ama gazte batekin sendabelarrak bildu, ezagutu eta landu.
  • Maiatzak 17: Galizako lagun batekin Uxuala egingo dute sendabelarrekin.
  • Maiatzak 24: Emakume gazte baten eskutik Amalur-elikagaia, naturak eskaintzen duena ezagutu. Garaikoa eta garbia bildu. Elikagai askatasuna eta bizia.
  • Maiatzak 31: Amaren ukendua eta sendabelarren jakituria.
  • Ekainak 3: Egindako lana Oiartzungo kontzejupean herri azokaren barruan 10:00etatik 13:00ak arte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.