'Visuono Duo' emanaldia jasoko du Itsas Etxeak igandean

Marina Hernaez eta Cecilia Bercovich musikariek Visuono Duo emanaldia eskainiko dute igande arratsaldean Itsas Etxean, 18:00etan. Sarrerak 2 euro balio du.

Marina Hernaez akordeoilari hondarribiarrak eta Cecilia Bercovich biolinista madrildarrak Visuono Duo emanaldia eskainiko dute igande arratsaldean Itsas Etxean, 18:00etan. Hezkuntza akademiko luzeko musikariak dira biak, 2011an bikote bezala jotzen hasi zirenak. Beraiek azaltzen dutenez, “publiko guztientzat jotzea” dute helburu. Hala, oso estilo desberdinetako piezak interpretatzen dituzte, “Bachetik Piazzollaraino”. Sarrerak 2 euro balio du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.