Xanistebanetako jai batzordea asteartean bilduko da

Bigarren bilera izango du Xanisteban Jaiak antolatzeko batzordeak datorren asteartean, hilak 29. Bilkura Manuel Lekuona bibliotekan izango da, 20:00etan. Oraingoan, gainera, gauetako egitaraua prestatzeko lantaldea osatu da. Hori jai batzordeko kideek, Txosna Batzordeko kideek eta musikariek osatuta dago. Elkarteei eskatu diete aurtengo jaietarako antolatuko dituzten ekimenen prestaketa inprimakia beteta eramateko bigarren bilerara, baita iazko ekintzen balorazio fitxa ere.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.