Bizikleta bat lapurtzeagatik atxilotu dute gizon bat
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 20 urteko gizon bat atxilotu dute Errenteria-Oreretan trasteleku batetik bizikleta bat lapurtu eta gero kalean salerosten saiatzea leporatuta. Hainbat pertsonari eskaini ziela gaineratu du Segurtasun Sailak, eta horietako bat, uniformerik gabeko ertzain bat zela.
Ertzaintzaren arabera, ordu batzuk lehenago lapurtu zuen bizikleta Gaztaño auzoko etxebizitza batean. Paseatzeko modelo bat da, eta 375 euroko balioa dauka.