Gotorlekua bisitatzeko aukera izango da ostegunetik igandera arte

Arma Plaza Fundazioak Guadalupeko Gotorlekura ordubeteko bisitak antolatuko ditu ostegun, ostiral eta igandean, 11:00etan. Larunbatean, berriz, hiru ordukoa egingo dute, 10:30ean hasita.

Arma Plaza Fundazioak Guadalupeko Gotorlekura bisitak antolatuko ditu ostegun, ostiral eta igandean, 11:00etan. Nahitaezkoa da izena aldez aurretik ematea; besperako eguerdian itxiko da zerrenda. Izena emateko 943 64 36 77 telefono zenbakira deitu edo  posta elektronikoz idatzi behar da. Ohiko bisita ordubetekoa da, baina luzeagoa egin nahi duenak aukera izango du larunbatean, Debekatuetako Tokietara Bisita egingo baita, hiru bat ordukoa. 10:30ean hasiko da eta Historian Doktorea den Juan Antonio Saezek gidatuko du. Egungo gotorlekuetan aditua da Saez.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.