Hilaren 7an, 11 puntuko udalbatzarra Oiartzunen

Ohiko osoko bilkura egingo dute Oiartzungo Udaleko zinegotziek maiatzaren 7an, 19:00etatik aurrera, udaletxean. 11 puntuko plenoa da. Honakoa da gaien zerrenda:
  • Aurreko batzarraldien aktak onartzea.
  • Erabakitzeko eskubidearen aldeko aldarria lelopean aurkeztutako mozioa.
  • Plan Orokorraren hasierako onarpenari jarritako alegazioen erantzuna.
  • Tichila-Oiartzun senidetzeko protokolo proposamena.
  • Anorexia eta bulimiaren aurka lan egiten duen Acabe elkarteak onura publikoko aitorpena jaso dezan udalaren atxikimendua.
  • Oiartzungo Udala eta Harri Beltza elkartearen arteko lankidetza hitzarmena.
  • Hondakinen kudeaketari buruz Oarsoaldea SArekin hitzarmena sinatzea.
  • Udaleko Brigadarako zerbitzurako biltegi moduan erabiltzeko, Iturriotz auzoko Makutso bidea 5 zenbakian kokatuta dauden pabilioiak erosteko proposamena.
  • Aurreko urteetako hainbat isun anulatzeko proposamena.
  • Beste organoen jardueraren jarraipena.
  • Galdera eta eskariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.