Iñaki Arruabarrena Alarde Tradizionaleko jeneral berretsi dute

Alarde Tradizionaleko Buruzagien Batzordea

Alarde Tradizionaleko Buruzagien Batzordea

Alarde Tradizionaleko Buruzagien Batzordeko kideak atzo arratsaldean bildu ziren Irungo Kasinoan. Kapitain eta unitate buruak bildu ziren bertan, Iñaki Arruabarrena Alarde Tradizionaleko jeneral gisa berresteko. Izendapena lau urterako egiten den arren, berrespen zeremonia egin ohi dute urtero. Bertan gainera, pergaminoa biltzen duen zintaren kolorea aldatzeko ohitura dute Alarde Tradizionaleko kideek, eta aurten beltza aukeratu dutela adierazi dute, “San Martzialeko jakaren eta espartinen zintarena bezalakoa”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.