Triki poteoa egingo dute Portuan

Triki poteoa egingo dute gaur arratsaldean San Pedro kalean. 18:45ean Arma Plazatik abiatuko dira kalejiran eta Portura iritsitakoan hasiko dute triki poteoa. Herri olinpiadetako kideek azaldu dutenez, gauean jarraituko dute: “Txantxangorrin hasiko gara, gero Zabalatik eta Itxaropenatik pasako gara eta gauean Itxaropena irekita egongo dela esan digute. Animatu, maiatzak 10erako entrenamendua izango da-eta”. Hilaren 10ean olinpiadetako laugarren eta azken jardunaldia egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.