Kross Berdea irabazi du Claudia Behobidek Donostian
Beste garaipen bat lortu du Claudia Behobide korrikalari hondarribiarrak. Oraingoan Donostian izan da, Bera Bera taldeak antolatzen duen ingurumenaren aldeko Kross Berdean. Bi lasterketa egin ziren, 15 kilometroko luzea eta 5 kilometroko laburra, eta luzean izan zen garaile Behobide, 57 minutu eta 19 segundoko denborarekin. Mutiletan, Raul Gomez lasartearrak irabazi zuen.