Saretuz egitasmoak autobusak antolatu ditu datorren igandean, hilak 11, Senperen egingo den Herri Urratsera joateko. 08:30ean aterako da Zumardiko autobus geltokitik, eta buelta 19:00etan egingo du Senperetik.
Autobusera sarbidera edukitzeko izena eman beharko da
saretuzp[abildua]gmail.com helbidera mezu bat igorrita edota 687 32 88 38 (Antxon) edo 699 47 49 85 (Txuss) telefono zenbakira deituta. Gero, txartelak geltokian bertan lortu ahal izango dira, 10 euroan helduentzat eta 5 euroan 12 urte arteko haurrentzat.
31 mintza leloa izango du aurten, Ipar Euskal Herriko ikastolen aldeko festak.