EAJk Hondarribian abiatuko du ostegunean Europarako bidaia

Euzko Alderdi Jeltzaleak (EAJ) Hondarribian hasiko du gaur Europako Parlamenturako Hauteskundeetarako kanpaina. Benta zaharreko aparkalekuan egingo dute kanpainako hasiera ekitaldia, 22:00etan. Aurretik badia itsas ontziz zeharkatuko dute eta Jean Telletxea Ipar Euskal Herriko hautagai jeltzalea jasoko dute. Hondarribira bueltan, Telletxeak, Izaskun Bilbao EAJren hautagai zerrenda buruak, Andoni Ortuzar jeltzaleen presidenteak eta Iñigo Urkullu Lehendakariak hitz egingo dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.