Oiartzun Irratiak emisioa berreskuratu du
Aste hasierako arazoak gainditzen ari da Oiartzun Irratia emisioarekin. Antenarekin arazo teknikoak izan eta gero, pixkanaka-pixkanaka ari dira matxurari aurre egiten, eta irratiko kideek jakinarazi dute Oiartzungo toki gehienetan entzun daitekeela. Beste batzuetan, berriz, ez da oraindik entzuten, eta hori konpontzeko lanean ari dela esan du irratiak.