Oiartzungo Abaraxkako "erletxoen" lanak, udaletxean
Maiatzeko zubiko lau egunetan lanean lan ibili dira Oiartzungo Abaraxka ludotekako “erletxoak”. Lan horiek udaletxeko areto nagusian jarri dituzte ikusteko egunotan, eta bihar izango da horiek ikusteko azken eguna. Horretarako, festa antolatu dute, itxiera festa. 18:15ean abiatuko da, “festara gonbidatzen zaituztegu”, esan dute ludotekako kideek.