Asteburuko trafiko mozketa, Biteri kalera mugatuko dute
Trafiko departamenduak jakinarazi duenez, bihartik aurrera, hilak 10, asteburuko ohiko trafiko mozketak Biteri nahiz Maria Lezo kaleetan izan beharrean, Biteri kalean bakarrik egingo dituzte.
Hori dela eta, Maria Lezo kaleko zirkulazioa ez da aldatuko, eta hiri garraioak ohiko zerbitzua izango du. Horrenbestez, Xenpelar eta Morrongilleta kaleetako geltokiak mantenduko dituzte.