Erlaitz Sky Games lehiaketak Aiako Harria hartuko du

Erlaitz Mendi elkarteko Juan Carrerak eta Irungo Udaleko Pedro Alegre kirol delegatuak Erlaitz Sky Games lehiaketa aurkeztu dute aste honetan emandako prentsaurrekoan. Bi egunetan garatuko den txapelketa da; lehenengoan, kilometro bertikal erdia egin beharko dute parte hartzaileek eta bigarrenean, Erlaitzeko maratoi erdia korritu beharko dute. Hala, kilometro bertikal erdiaren proba arratsaldeko 16:00etam hasiko da, bihar, nahiz eta autobusak 15:00etan aterako diren abiapunturantz. Arratsaldeko 17:30ak aldera bukatuko da proba. Erlaitzeko maratoi erdiari dagokionez, 09:00etan aterako da Ola Sagardotegitik, igandean. Lasterketak 22km-ko luzera edukiko du, eta Aiako Harriko parke naturaletik igaroko da bere osotasunean. Informazio gehiagorako Erlaitz mendi elkartearen webgunea bisita daiteke.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.