Txupinazoarekin hiru eguneko festak hasiko dira Igantzi auzoan. Gaur botako dute txupina, 19:00etan, eta jarraian, sardina jatea, mus txapelketa eta dantzaldia izango da Rock Kam Brom talderekin, Ganbo plazan.
Hilaren 9a, ostirala
- 19:00: Txupinazoa. Jarraian, Amulleta danbor kofradiakoek kaleetatik joko dute.
- 20:00: Sardina jatea, Ganbo plazan.
- 22:00: Mus txapelketa, sari bereziekin, auzo elkarteko lokalean.
- 23:00: Dantzaldia Rock Kam Brom taldearen eskutik, Ganbo plazan.
Hilaren 10, larunbata
- 11:00 Buruhandiak eta auzoko haurrentzako joko herrikoiak.
- 11:30 Meza.
- 12:00 Apar festa, Kanasten plazan.
- 13:30 Etxen egindako patata tortilen lehiaketa, Ganbo plazan.
- 16:00 Puzgarriak eta jolasak.
- 18:00 Telleriko Konpartsa kaleetatik zehar ibiliko da.
- 19:30 Extremadura-ko Ecos taldearen ikuskizuna.
- 21:30 Afari herrikoia, Ganbo plazan.
- 23:30 Dantzaldia Modestoren eskutik.
Hilaren 11, igandea
- 11:00 Budokan gimnasioak eskainitako judo ikuskizuna eta auto klasikoen erakusketa ‘Club de 600’ eskutik, Ganbo plazan.
- 12:00 Bote eta toka lehiaketak auzokoentzat.
- 16:30 Dantza lehiaketa haurrentzat.
- 18:00 Euskal Dantza eta bertsolariak.
- 19:00 Kontukontalaria haur eta gurasoentzat.
- 19:30 Sarien banaketa, azken traka eta jaien amaiera.